Gizon-emakume KONPOSITOREAK
Alma Schindler
Jaioterria: AUSTRIA
Jaiotze data: 1879ko abuztuaren 31a
Garai historikoa: XX. Mendea
Hallo lieben kinder!
Alma deitzen naiz eta Vienan jaio nintzen. Nire aita margolaria zen eta artistaz inguraturik koskortu nintzen. Gustav Klimt margolariarentzat inspirazio iturri izan nintzen. Ezetz asmatu nor den "El beso" koadro ospetsuenaren emakumea? Ba, neu naiz!
Aurrerago, konpositore handia zen Gustav Mahler-etaz maitemindu nintzen eta elkar 20 urteko aldea egon arren ezkondu egin ginen.
Esaten duten moduan, maitasuna itsua da, eta hori egia biribila da... ezkondu aurretik kontratu bat sinatu nuen non onartzen nuen musika egiteari eta idazteari utzi egin beharko niola...
Imajinatzen duzue nola bukatu zuen historia, ezta? Debeku hori ezin izan nuen pairatu eta nirekin akabatuko zuen... Urte asko pasa eta gero Mahler utzi nuen.
Nire bizitzaren historiarengatik ezin izan dut musika asko idatzi, baina gaur egun 16 lieder entzun dezakezue!
16 horiek zuei guztiei dedikatzen dizkizuet nire bihotz osoarekin!
Musika-lanarik ospetsuenetako bat: In meines Vaters Gardens