top of page

Giaccomo Rossini

Jaioterria: ITALIA

Jaiotze data: 1792ko otsailaren 29an

Garai historikoa: ERROMANTIZISMOA

Ciao!

Giaccomo Rossini deitzen naiz, baina "Opera Bufaren Erregea" deitu ahal didazue; gero kontatuko dizuet zergatik.

Sei urtekin nire herriko musika-bandan jotzen hasi nintzen eta nire musika-gaitasunak berehala agerian gelditu ziren. Nire aita izan zen musika erakutsi zidana.

 

Niretzako, musika idaztea harnas egitea bezala zen, eta musika "txurroak bezala" sortzen nuen. Dagoeneko 20 urtekin 6 opera idatzi nituen!

Esaten omen da, kantitatea ez dela kalitatea, ezta? Ba nire konposizio gehienak kalitatezkoak eta arrakastatsuak ziren; beraz, niretzako kantitatea eta kalitatea bat datoz!

Orain ulertzen duzue zergatik deitzen didate "Opera Bufaren Erregea"?

Ai, barkatu, ez dizuet esan zer esan nahi duen "Opera Bufa". Horrek, opera komikoa esan nahi du. Zer egingo diogu!… oso bromazalea naiz!

 

37 urtekin, nire lehenengo opera serioa idatzi nuen: "Guillermo Tell"; beste arrakasta bat.

Musika idaztea gustatzen bazitzaidan, bizitzea lana egin gabe askoz gehiago!!!! Une batean musika idazteari betiko utziko niola erabaki nuen, eta munduan gehien gustatzen zitzaidan zaletasunari buru-belarri ekin nion: sukaldaritza. Nire bizitzako leloa "Sukaldatu ta jan" izan zen!

Zerbaitengatik deitzen naiz Gia-ccomo (Ya-como); harrapatzen?? ;-)

 

 

 

Musika-lanarik ospetsuenetako bat: Guillermo Tell. Obertura

FITXA OSATZEKO

bottom of page