Gizon-emakume KONPOSITOREAK
Kalam
Jaioterria: Baskoniako Dukerria
Jaiotze data: 830. urte inguruan
Garai historikoa: ERDI AROA
Kaixo!
Kalam bezala ezaguna banaiz, hainbeste denbora pasatu da ez dudala nire euskaldun izena gogoratzen... Agian Ortixa? ez naiz gogoratzen...
Nire garaian Euskal Herria ezagutzen zen Baskoniako Dukerria bezala, beraz, baskoia nintzen. Oso ohikoak ziren musulmanen kontrako gerrak. Gure lurraldea askotan zeharkatzen zuten Frantzia konkistatu nahi zutelako.
Zoritxarrez, zuen adina nuenean, hauetako gerra batean musulmanek bahitu eta Arabiara eraman ninduten.
Hantxe nengoela, olerkiak errezitzeko artea eta abeslaria izateko teknika irakatsi zidaten.
Koxkortu nintzenean, oso trebea bihurtu nintzen arteetan eta Emirra, Abdelraman IIak, nigan fijatu zen. Bere jauregira eraman ninduen gorteko musikaria izateko; momentu honetan qiyan bihurtu nintzen.
Qiyanak morroi abeslariak ziren eta arterako ikasketak jasotzen zituzten haien bizitza osoan zehar. Beraz, musika ikasketak jasotzen jarraitu nuen eta nire talentua handitzen joan zen konpositore bikaina bihurtu nintzen arte.
Abdelraman II-a ni entzuterakoan hain liluraturik zegoen, nirekin maitemindu zela eta ezkondu egin ginen. Noski, ez zidan galdetu nire iritzia, nik ezin nion uko egin...
Mila eta bat gau ipuineko istoriotako bat izan daiteke nire bizitza, baina niretzat historio tristea izan zen. Urrezko kaiola batean giltzaperatuta dagoen talentu handiko emakume batena...
Gaur egunera soilik iritsi zaizkizue nire olerki batzuk, baina musikarik ez. Beraz, nire kideak ziren qiyanen musika utziko dizuet, horrela nolako musika egiten nuen imajinatu dezakezue!
Musika-lanarik ospetsuenetako bat: Qiyan musika