top of page

Felix Mendelssohn

Jaioterria: ALEMANIA

Jaiotze data: 1809eko otsailaren 3an

Garai historikoa: ERROMANTIZISMOA

Hallo musiker!

 

Felix naiz eta Hamburgon jaio nintzen. Ume prodigioa izan nintzen eta 11 urtekin piano eta bioloinarako sonata eta hirukote bat idatzi nituen. 

Gaztea nintzela, Shakespeareren komediarik ospetsuena irakurri nuen. Liburua "Uda gau bateko ametsa" deitzen zen. Liburu hori hainbeste gustatu zitzaidan, 17 urte bete nituenean liburu horrentzako aurkezpen musikal bat asmatu nuen. Musikan, hori bezalako aurkezpenak OBERTURAK deitzen dira.

Prusiako enperadoreari ere liburu hori pila bat gustatzen zitzaion, eta urte batzuk pasa ondoren komedia horrentzako banda sonora osoa idaztea enkargatu zitzaidan. Obertura banuen idatzita, eta beste 12 musika-mugimenduak idatzi nituen.

Harrituko zarete, baina nire lan musikal honetan badago super-mega-ultra ospetsuena den musika bat, ezkontza guztietan jartzen den doinua! 

Bai horixe! Marcha Nupcial nik asmatu nuen, beraz hemendik aurrera hori entzuterakoan jakingo duzue Mendelsshonena dela!


 

mendelshonn.jpg

Musika-lanarik ospetsuenetako bat: Uda gau bateko ametsa 

FITXA OSATZEKO

bottom of page