Gizon-emakume KONPOSITOREAK
Camille Saint-Saëns
Jaioterria: FRANTZIA
Jaiotze data: 1835eko urriaren 9an
Garai historikoa: Erromantizismoaren bukaera eta XX. mendearen hasiera
Salut cheris!
Camille Saint-Saëns deitzen naiz, eta Frantzian orain dela ia 200 urte jaio nintzen.
Bi urte nituela pianoa jotzen hasi nintzen. Ondoren, 5 urterekin nire lehenengo musika-lana idatzi nuen, eta 10 urterekin jada kontzertuak eskaintzen nituen.
Oso famatua izan nintzen, eta 400 musika-lan baino gehiago idatzi nituen! Nire burua musikaz beteta zegoen!
“Animalien ihauteria” 50 urte baino gehiago nituela idatzi nuen. Ni oso musikari serioa nintzen, horregatik agindu nuen musika-lan hori ezingo zela publikatu ni hil arte! Zer lotsa ematen zidan!! Bakarrik nire lagunen artean nengoenean jotzen nuen.
Eta hil nintzenean... hara!! Hau sorpresa!! Nire musika-lan ospetsuenetariko bat bihurtu da!!
Musika-lanarik ospetsuenetako bat: Animalien ihauteria