
Gizon-emakume KONPOSITOREAK
Francesca Caccini
Jaioterria: ITALIA
Jaiotze data: 1587ko irailaren 18an
Garai historikoa: BARROKOA


Musika-lanarik ospetsuenetako bat: Ciaccona
.jpg)

Ciao a tutti!
Francesca naiz eta orain dela ia 400 urte jaio nintzen. Musika nire pasioa zen eta konpositorea izateaz gain, abeslaria, musikako irakaslea eta poeta nintzen.
Oso lotsatia naiz, baina sekretu bat kontatuko dizuet: opera idatzi duen lehenengo emakumea izan naiz!
Frantziako Enrique IV. erregearen ezkontzan abestu nuen eta hainbeste gustatu zitzaion bere gortean lana egin nezala eskatu zidala.
Hala eta guztiz ere, haren kortesanoak oso inbidiatsuak ziren eta enteratu zirenean asko haserratu ziren; emakume musikari bat gortean ez zuten nahi! JesusMariataJoxe, zelako karka koadrila zirela...
Beraz, Italiara bueltatu nintzen eta nire fama gero eta handiagoa zen. Nire abesteko modua Claudio Monteverdiri atentzioa deitu zion eta guzti!