Modest Mussorgsky

Jaioterria: ERRUSIA

Jaiotze data: 1839eko martxoaren 21an

Garai historikoa: ERROMANTIZISMOA

Pri-VET!

Mussorgsky naiz, Errusiako "Bostko taldeko" kidea. Hau ez dizue ezer esaten.... baina talde horretako kidea izetea "Bost fantastikoen" kidea izatea bezalakoa zen!

 

Errusiarrak izateaz oso harro sentitzen ginen, eta sortzen genuen musika Errusiako handitasuna munduan zehar erakusteko erabiltzen genuen. 

Bost fantastikoen taldea utzita zer kontatuko dizuet niri bizitzari buruz... Txikitan, sei urte nituela, nire amak pianoa jotzen erakutsi zidan. Gero, handitan, eskola militar batean egon nintzen eta han nengoela alkoholarekin arazoak izaten hasi nintzen. Musika ikasketa gutxi jaso nituen, baina hain sortzailea nintzen, pianoan ez neukan arazorik edozein kanta inprobisatzeko. Genio bat nintzen! Horregatik gonbidatu ninduten bostko taldekoen kidea izatera, eta hor nengoela, konposizioa erakutsi zidaten.

 

Nire bizitza alkoholaren kontrako borroka izan zen, eta zoritxorrez, gaizki bukatu nuen...

Diru gabe gelditu nintzen eta bakardadean hospital militar batean hil nintzen.   

 

 

Musika-lanarik ospetsuenetako bat: Erakusketa bateko koadroak. BABA YAGA 

FITXA OSATZEKO