Gizon-emakume KONPOSITOREAK
Ludwing van Beethoven
Jaioterria: ALEMANIA
Jaiotze data: 1770eko abenduaren 16an
Garai historikoa: KLASIZISMOA
Meine lieben kinder!
Ludwing van Beethoven naiz eta orain dela ia 250 urte jaio nintzen. Nire aitak pianoa ikastera behartu ninduen Mozart bezalako haur prodigio bihurtzea nahi zuelako. Gehienetan ez nuen nahi eta negarrez bukatzen nuen.
22 urte nituela Vienara bizitzera joan nintzen. Han, Haydn musikari handiarekin hasi nintzen biolina ikasten.
Hortik urte gutxira, gorra geratzen hasi nintzen. Gero eta gutxiago entzuten nuen, eta azkenik erabat gorra geratu nintzen. Ondorioz, nire lagunekin komunikatzeko, liburuxka batean idatzi behar nuen. Gortasuna zela eta, gero eta bakartiago sentitzen nintzen eta ez nuen gendearekin bildu nahi... Hala eta guztiz ere, inoiz ez nion musika idazteari utzi.
Nire musika-lanarik ospetsuena nire bizitzaren bukaeran idatzi nuen. Askok ezagutuko duzue: 9. Sinfonia da. Bertan “Alaitasunaren Oda” agertzen da, guztiz famatua!
Estreinaldian ia ez nuen ezer entzuten, eta musika partitura irakurriz nire baitan entzuten nuen. Alaitasunaren Oda amaitzerakoan publikoak lehertu zuen baina ni ez nintzen ohartu. Musikari batek sorbalda ikutu zitzaidan eta buelta ematerakoan obrak izan zuen arrakastaz ohartu nintzen!
Gortasunak ez zidan eragotzi maisulanak sortzen jarritzea eta historiako musikari handienetako bat bihurtu nintzen.
Musika-lanarik ospetsuenetako bat: 9. Sinfonia