top of page

Clara Schumann

Jaioterria: ALEMANIA

Jaiotze data: 1819eko irailaren 13an

Garai historikoa: ERROMANTIZISMOA

Hallo kleine musiker!

 

Clara Schumann naiz eta Leipzig-en jaio nintzen orain dela ia 200 urte. Piano-jolea eta konpositorea nintzen, bietan oso iaioa! 

 

Ezkondu nintzen arte nire abizena Wieck zen, baina nire garaian emakumeok ezkontzen ginenean gure abizena galtzen genuen. Robert Schumann konpositoretaz maitemindu nintzen, beraz orain ulertzen duzue nire abizenaren aldaketa!

 

Ez nion inoiz musika egiteari utzi. Gainera musikari handietaz inguratuta nengoen. Nire senarra beste musikari handi baten lagun onena zen: Johannes Bramhs. 

 

Musika-lanarik ospetsuenetako bat: Piano kontzertua La minorean

FITXAK OSATZEKO

bottom of page