
Gizon-emakume KONPOSITOREAK
Kassia
Jaioterria: TURKIA
Jaiotze data: 810. urtean
Garai historikoa: ERDI AROA



Merhaba!
Kassia naiz eta Turkiako hiririk inportanteenean jaio nintzen: Konstantinopla, gaur egungo Estanbul hirian.
Ezagutzen den lehenengo emakume-konpositorea izan nintzen. Oso erlijiosoa nintzen eta niretzako Ama Birjina munduko emakumerik handiena zen. Asko miresten nuen!
Ereserki asko idatzi nizkion eta nire poztasunerako horiek guztiak "Triodon" liburuan bildu zituzten! "Triodon" otoitz egiteko liburu bat zen, garai hartako Youtubea izan zitezen. Bufffff, hau den emozioa! Nire kantak Jainkoaren hitza zabaltzeko erabiltzen ziren!! Otoitz egiteko tutorialak balira bezala!!!
Konbentu bat sortu nuen ere eta lehenengo abadesa bihurtu nintzen. Hau den hau!! Bai izan nintzela aurrendaria!!
