top of page

Juan de Anchieta

Kaixo denoi!

 

Zuengandik gertu-gertu jaio nintzen: Azpeitian! Esaten den bezala, mundua zapitxo bat da, eh?

Nire bizitza Errege Katolikoekin oso lotuta egon zen. Haiei musika asko gustatzen zitzaien eta haien gortean musika pila bat egiten zen.

Isabel Katolikoa erreginak abesbatza bat zeukan, eta ni bertako abeslaria nintzen. Erreginari hainbeste gustatu zitzaion nire ahotsa, haren semearen musika irakaslea izatea proposatu zidala!

Isabel hiltzean, haren alaba Juana Eroa, Gaztelako erregina bihurtu zen eta ni Juanaren musikari pertsonala izatera pasatu nintzen.

Juanaren bizitza ikaragarria izan zen... bere senarrarekin Felipe Ederra, arazo pila bat izan zituen, Felipek oso gaizki tratatzen zuen eta Juana oso gaizki sentitzen zen.

Felipe Ederrak ez zuen Juana maitatzen eta eroa zegolea hasi zen esaten. Ah! ze txaskarrillo itsusiak esaten zituen Juanari buruz! Gendeak Feliperi sinistu zion eta Juana erotzat hartu zuten.

Jauregi batean giltzaperatu zuten ia 50 urtez. Ikaragarria, ezta? Baina aizue! Niri buruz ari garela! Itxialdi horretan 4 urtez Juanaren musikaria izan nintzen. Aurrerago, 1512. urtean, Juanaren aitarentzat, Fernando Katolikoa, lana egiten hasi nintzen.

Ikusten duzuenez ez nintzen gelditu! Zahartzaroan Azpeitira erretiratu nintzen. Beraz, nire desioa bete nuen: jaio eta hil nire Azpeiti maitian!

Hemen uzten dizuet "villancico"rik ezagunena: Con amores, la mi madre.

Jaioterria: Espainia

Jaiotze data: 1462

Garai historikoa: BERPIZKUNDEA

Musika-lanarik ospetsuenetako bat: Con amores a mi madre

FITXAK OSATZEKO

bottom of page