top of page

Fanny Mendelssohn

Captura1.JPG

Kaixo musikari!

Gaur egun ez bezala, nire garaian emakumezkoa ala gizonezkoa jaiotzeak pertsona baten etorkizuna baldintzatzen zuen. Kontatuko dizuet zergatik:


Nire aita, gure luxuzko etxean kontzertu batzuk antolatzen hasi zen. "Igande Musikalak" deitzen ziren eta bertan, anaia eta biok publikoaren aurrean jotzen genuen.
Aitaren asmoa zen anaiaren etorkizuneko ibilbide profesionala zabaltzea musikari bezala. 

 

Halere, nererekiko zuen asmoa zeharo desberdina zen. Aitaren hitzetan, inoiz ezingo nuen musikari profesionala bihurtu, andre baten tokia etxe barruan zegoelako. Beraz, nire aspiraziorik handiena izango litzateke ezkondu eta etxeko-andre bihurtu. Ikaragarria, ezta? Nik dena den, etxe barruan jarraitu nuen musika egiten.

Bitartean, nire anaia Felix musikari handia bilakatzen hasi zen, baina nerekiko zuen miresmena handia zen eta haren kontzertuetan nik asmatutako obrak interpretatzen hasi zen. Nire poztasunerako obra horiek publikoari asko gustatu zitzaizkion! 

 

Egun batean, Felixek Viktoria Erreginaren aurrean kontzertu bat egin behar izan zuen eta erreginak gehien estimatzen zuen musika-lana jotzea agindu zion. Lan hori ITALIANA deitzen zen, ene, nik asmatutakoa!! Felixek erreginari aitortu egin behar izan zion musika-lan hori nerea zela. 

 

Badakizue zer? Ez nuen amore eman eta 32 urte nituela nere lehenengo kontzertua eskaini nuen etxeko esparrutik kanpo. Emakume bat musikari profesional gisa kontzertu bat eskeintzen. Nire ametseei ez nien uko egin eta garai hartako arau eta balore zorrotzak apurtu egin nituen!!!

Jaioterria: ALEMANIA

Jaiotze data: 1805eko azaroaren 14an

Garai historikoa: ERROMANTIZISMOA

Musika-lanarik ospetsuenetako bat: Italiana

FITXA OSATZEKO

bottom of page