Gizon-emakume KONPOSITOREAK
Giovanni Pierluigi da Palestrina
Jaioterria: ITALIA
Jaiotze data: 1525eko irailaren 30eanan
Garai historikoa: BERPIZKUNDEA
Ciao bellos!
Palestrina naiz eta Roman jaio nintzen orain dela ia 700 urte.
Nire garaian obra musikaletan letrak doinua baino garrantzi gehiago zeukan. Letra agintari bezala zen, eta zerbait triste kontatzen bazuen, musikak ere tristea izan behar zuen. Baina musika letraren menpe zegoen, doinuaren edertasuna ez zen bilatzen.
Alabaina, ni eta beste konpositore batzuk musika konplexuago egiten hasi ginen (polifonia), eta musika gero eta konplexuagoa izaten hasi zen.
Zer suposatu zuen horrek? Musikak letrari protagonismoa kentzen hasi ziola, eta eliza ez zegoen oso pozik...
Halere, ni oso trebea nintzen, eta letra oso ondo ulertu zezan, musika sinplea eta ederra sortzen nuen. Honengatik guztiagatik, Jainkoaren hitza oso ondo transmititzen nuen eta eliza oso pozik zegoen nire obra musikalarekin.
Ni... harro-harro eta poz-pozik sentitzen nintzen!!
Musika-lanarik ospetsuenetako bat: Gloria