
Gizon-emakume KONPOSITOREAK
Johann Sebastian Bach

Jaioterria: ALEMANIA
Jaiotze data: 1685eko martxoaren 21ean
Garai historikoa: BARROKOA



Hallo!
Johann Sebastian Bach naiz eta Eisenach-en jaio nintzen orain dela 330 urte.
Musikari familia baten kidea nintzen. Nire aitak biolina jotzen erakutsi zidan, baina 10 urte nituelarik nire gurasoak hil ziren eta umezurtza geratu nintzen.
Orduan nire anai zaharrenarekin bizitzera joan nintzen eta klabezina jotzen erakutsi zidan. Autodidakta izan nintzen ere eta beste musikarien partiturak kopiatuz musika konposatzen ikasi nuen.
Koxkortu nintzenean organojole eta konpositorea izan nintzen. Horrela bizitzeko dirua irabazten nuen.
Matematikak ikaragarri gustatzen zitzaizkidan. Uste nuen edertasunak orden bat zeukan eta musikan edertasun hori lortzeko matematikak erabiltzen nituen.
Sinbolismoa eta simetria ere pila bat gustatzen zitzaizkidan eta musikan aplikatzen nituen. Askotan nire ikasleei musikan ezkutuko asmakizunak jartzen nizkien.
Adibidez, nire abizena "B-A-C-H" musikatzea gustatzen zitzaidan eta letra bakoitzak nota musikal bati dagozkie: Sib-La-Do-Si.
Esaten dute inspirazio iturri bihurtu naizela hainbat musikarientzat!