Gizon-emakume KONPOSITOREAK
Hans Zimmer
Jaioterria: ALEMANIA
Jaiotze data: 1957eko irailaren 12an
Garai historikoa: XX. mendea
Hallo kinder!
Frankfurten, Alemanian, jaio nintzen eta txikia nintzela, nire aita hil zen. Momentu horretatik aurrera, musika nire kontsolamendu bakarra izan zen eta nire lagunik onena bihurtu zen.
Ama eta biok Ingalaterrara bizitzera joan ginen eta han, 6 urtekin, pianoko klaseak jasotzen hasi nintzen bi hastetan zehar. Bai! ongi entzun duzue, bi aste horiek pasa eta gero, nire formakuntza musikala bukatu zen... Harrigarria, eh?
Niri benetan gustatzen zitzaidana ordenagailuak ziren, eta kodigo desberdinak tekleatuz, soinu desberdinak lortzen nituen. Aurrerago, 14 urtekin sintetizadoreekin hasi nintzen musika sortzen. Hau bezalako tramankulu bat zen.
Musika elektronikoko talde batzutan ere jardun nuen nahiko
arrakastarekin.
20 urtekin, Ennio Morriconeren pelikuletako musika
ezagutu nuen, eta musika-mota horrekiko interesa
piztu zitzaidan.
Garai horretan eta sorte handiz, Stanley Myers, musikako
irakaslea, ezagutu nuen. Berak musika klasikoaren eta
konposizioaren munduan murgildu ninduen.
Gaur egun, pelikuletako musikako konpositore ospetsuenetako bat naiz, eta "fans" asko ditut. Oraintxe ulertu duzue esango dizuedanean Oscar bat irabazi nuela "Lehoi erregea" pelikularen musikagatik, eta Grammy bat "Karibeko piratak" pelikuletako musikagatik!
Musika-lanarik ospetsuenetako bat: Karibeko piratak