top of page

MUSIKA ARLOAN

1. jarduera: sarrera
Hasierako testua irakurri baino lehen, Gernika kontzeptua bezala hartuta, dakitenei buruz galdetzen zaie. Ideiak arbelean idazten dira euri-jasa moduan, eta ondoren, sarrerako testua irakurriko dute. 
Irakurritakoari buruz talde handian hitz egingo dugu.

2. jarduera: entzuket​a
Gaian kokatuta egon eta gero, bideo-entzuketa egingo dute. Entzuten duten bitartean fitxa hau beteko dute:








Entzuketa amaitzen denean idatzitakoa denon artean konpartituko dugu. 
3. jarduera: "Gernika" Ken Zazpi
Ken Zazpiren abestia ikasten dugu.

PLASTIKA ARLOAN

1. jarduera: Picassoren Gernika
Picassoren informazioa irakurri eta amankomunean jarri ondoren, denon artean Picassoren koadroa margotuko dute. Ikasle bakoitzari koadroaren zati bat egokituko zaio. Tenperaz egingo dute eta A4-a izango da paperaren tamaina. Bukatzean, puzzlea osatuko dugu.

Murala eginda dagoenean entzuketan idatzi dituzten sentimenduak idatziko dituzte txartela batzuetan muralean itsasteko.
Koadroa margotzeko materialaren LOTURA HEMEN

GIZARTE ARLOAN

1. jarduera: Eztabaida

1. Proposamena:
G
aur egun ere gerretan dauden herrialde asko daude eta gerrek oso egoera latzak sortarazten dituzte umeengan. Kasu batzuetan, ume askok gerretan borrokotzera bortzatuak dira, eta besteetan, haien herrien inguruak minaz josita daude egunero haien bizitzak arriskuan jarriz. Beste kasuetan, familia gabe gelditzen dira.

Azalpenaren ostean galdera hauek planteatuko zaie eztabaida sortzeko:
- Ezagutzen duzue gaur egun gerran dauden herrialdeak?
-Zure herrian gerra bat egongo balitz zer nahiko zenuke, ihes egin ala gelditu?
-Nola lagundu diezaiokegu gure herrira datorren iheslari bati?

2. Proposamena:
Garai horrentan Egia auzoan ala Donostian aiton-amonek bizi izandako testigantzak jaso.

Captura.GIF
bottom of page