top of page

Bonbardeketa gertatu ostean, Francisco Escudero konpositoreak musikaren bidez zorigaitz hori kontatu nahi zuen, baina errepublika aldekoa zenez, arrazoi politikoak zirela medio Frantziara joan behar izan zuen.

1940an Alemaniako naziek Frantzia okupatu zuten eta Escudero Espainako kontzentrazio-eremu batera eraman zuten.

Beraz, baziren urteak Escuderok Gernikari buruzko obra-musikal bat idatzi nahi zuela, baina demokrazia iritsi arte itxaron behar izan zuen frankisten zentsura saihesteko. Francisco Escuderok GERNIKA OPERA idatzi ahal izan zuen 1985an.

Gernikako bonbardaketa operaren hirugarren ekitaldiari dagokio eta bizkaieraz idatzita dago. Opera hau herri baten bakea, demokrazia eta askatasuna aldarrikatzen duen kantua da.

bottom of page