top of page

1936. urtean Espainian gerra ikaragarri bat egon zen: gerra zibila. Gerra honetan bi alderdi aurrez aurre ipini ziren: nazionalistak (frankistak) eta errepublikanoak (gobernu legitimoa). 

Gerrak hiru urte iraun zuen, eta bitarte horretan lurraldea lagunetan eta etsaietan banatuta gelditu zen. Jatea, lan egitea, iritziak konpartitzea eta ingurukoekin harremanak izatea, zeregin zailak bihurtu ziren.

Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an izan zen, astelehena, azoka eguna. Ezin da ziurtatu zenbat jende zegoen egun horretan Gernikan. 

Lehen hegazkina arratsaldeko laurak aldera agertu zen Gernikako zerutik, eta hiruzpalau bonba jaurti zituen. Handik hamabost minutura hasi zen benetako bonbardaketa. Lau ordutan zehar Alemaniako Cóndor Legioak eta Italiako aire-indarrek suntsitu zuten Gernika. Etengabeko erasoa izan zen, atsedenik gabekoa.

Bonbak bota ostean, ihesi zihoazen herritarrak ametrailatu zituzten hegazkinetatik. Guztira 2.000 pertsona inguru hil ziren. Zibilen kontra inoiz egindako aire-eraso handiena izan zen.

 

Gernikako bonbardaketa izan zen hegazkin militarrek herri oso bat suntsitu zuten lehenengo aldia. Saiakera bat izan zen eta horrek balio izan zuen ondoren, II. Mundu Gerran populazio zibilen aurkako horrelako bonbardaketa masiboak aurrera eramateko. Abiazio horiek armada frankistaren agindupean jardun zuten.

Gerra amaitzerakoan, "gerraondoa" izenaz ezagutzen den garai ilun bat hasi zen.  Garai ilun horrek 30 urte inguru iraun zuen eta tarte luze horretan errepublika aldekoak jarraituak eta hildak izan ziren. 

bottom of page