top of page
a.png

Musika idazketaren jatorria eta garai hartan egiten ziren partituren itxura ezagutuko ditugu.

Artelan txikiak dira partitura horiek, eta klasean Erdi Aroko partiturak sortuko ditugu, baita kodize bat ere.
Kodizeak oso liburu zaharrak ziren eta talde bakoitzak bat sortuko du partiturak gordetzeko.


Garai hartako historia musikala eta garai hartan Euskal Herrian egiten zen musika ezagutuko dugu; ezagutu eta grabatu ere egingo dugu.

Ikasitako guztiarekin, stop motion teknikarekin animatutako bideo bat egingo dugu, eta horren argumentuak lotuta egon beharko du musika idazketaren hasierarekin eta garai horretan Euskal Herrian egiten zen musikarekin.

Horretarako, eszenetarako behar diren pertsonaiak eta elementuak sortuko ditugu plastilinarekin, kartoiarekin, komuneko paperaren tutuekin eta behar dugun material guztiarekin.

Gidoia taldean sortuko dugu, eta narratzailearen eta pertsonaien grabazioak egingo ditugu; gainera, musika klasean interpretatu dugun musika sartuko dugu ere.

bottom of page