ERRUBRIKAK
Errubrikak ikasgelan egiten duzuen lana baloratzeko, irakasleak kontutan hartzen dituen alderdiak dira. Beste era batean esanda, lan bat egiteko orduan kalitate-mailak deskribatzen dituen dokumentua da, eta zuetako bakoitzak zuen burua ikas prozesuan kokatzeko balio dute.
AUTOEBALUAZIOA
Autoebaluazioak ez du balio ondo edo gaizki egin duzuen jakiteko, baizik eta zuen aurrerapena, indarguneak eta ahulguneak, eta lorpenak zein zailtasunak onartzeko. Baliagarria da, gainera, bakarka eta taldean nola jokatzen duzuen aztertzeko, baita hausnarketarako jarrera garatzeko ere.
IRAKASLEARI
EBALUAZIOA
Ebaluazio mota honek, irakaslea talde baten ezaugarri berezietara eta zuen beharretara egokitzen den aztertzeko eta detektatzeko balio du. Erabilgarria da zuen ikaskuntza-prozesuan eragina izan dezaketen zailtasunak detektatzeko.