ZARZUELA
historia eta konpositoreak
1839
Alabaina, urte asko igaro beharko dira zarzuela modan jartzeko. Bere maila gorena 1839. urte inguruan topatuko dugu.
Urte hori XIX. mendeari dagokio, erromantizismo musikalaren garaia. Beheko irudietan klikatu eta garai horretako zarzuela ospetsuenetako batzuk ikusiko dituzue:
Zer ikasi duzu?
KLIKATU HEMEN
JATORRIA
Badakizue zer den "musikal" bat? Noizbait ikusi al duzue"Lehoi Erregea", "Sonrisas y lágrimas" edo "Mary Poppins"? Ez bazenekiten, horiek guztiak "musikalak" dira.
Ikasiko dugun zarzuela izeneko genero musikala, goian aipatu dizuedan "musikal" horien antza dauka hitz egindako, abestutako eta dantzatutako tarteak ere nahasten dituelako.
​
Baina "musikala" ez bezala, zarzuela oso zaharra da. XVII. mendean sortu zen eta haren izenaren jatorria oso bitxia da.
Mende horretan, Felipe IV izeneko errege batek erreinatzen zuen. Horrek ehiza zuen gogoko beste ezeren gainetik, eta horretarako sasiaz inguratutako jauregi bat zuen.
Sasia gora, sasia behera, jauregi horri "Zarzuela Jauregia" deitu zion.
Bertan ehizarako behar zuen guztia gordetzen zuen: zaldiak, armak, txakurrak, jantziak...
Halere, eguraldi txarra egiten zuenean ezin zuen ehizara joan. Beraz, egun horietan ez aspertzeko, antzerki musikal batzuk antolatzea okurritu zitzaion; hemen dugu bada, zarzuela genero musikalaren jatorria!
Zer ulertu duzu?
KLIKATU HEMEN
1879
Urte batzuk beranduago, 1868an, gaur egun gertatzen den bezala krisialdi ekonomiko bat pairatu zuten. Hau dela eta, ikuskizunak garestitu ziren, eta gendeak diru gutxiago zuenez, horietara joateari utzi zion.
Zarzuela ahaztua izateko zorian zegoenez, pertsona batzuei hura berpizteko ideia okurritu zitzaien.
​
Zein izan zen ideia hori? Zarzuelak oso luzeak zirenez laburragoak egitea erabaki zuten. Hortaz, sarreraren dirua merkatu zen: denbora gutxiago-diru gutxiago. Beraz, 1879an, zarzuleak berriz ospea irabazi zuen.
1910
Urteak pasa ahala, gendea nekatzen zihoan estreinatzen ziren zarzuelak haien artean oso antzekoak zirelako.
Mmmmmm.... badirudi berriz ere krisialdi baten aurrean gaudela, ezta? Baina, horaingo honetan, ideiena!!
​
Hain sortzaileak ziren konpositoreak, "berritzea ala hiltzea" ohiura eta Europan egiten zen musika eredutzat hartuz, konposizioak berritu zituzten. Beraz, garai honi egokituagoa zegoen zarzuela sortzen hasi ziren, eta publikoari asko gustatu zitzaion! Hemen, inportanteenetako batzuk ikus ditzakezue:
1936
Tamalez,1936. urtean Espainian gerra ikaragarri bat egon zen: gerra zibila. Gerra honetan bi alderdi aurrez aurre ipini ziren: nazionalistak eta errepublikanoak.
3 urtetan zehar luzatutako gerra hori nazionalistek irabazi zuten. Amaitzerakoan, "gerraondoa" izenaz ezagutzen den garai ilun bat hasi zen. Garai ilun hori 40 urte inguru iraun zuen eta tarte luze horretan, jendea goseak amorratzen zegoen.
Alderdi nazionalista ez zen batere demokratikoa, eta herriaren iritzia zein nahia ez zuen tutik ere kontutan hartzen.
Balio zuen iritzi bakarra Franco diktadorearena zen, eta berak esandako guztia bete behar zen.
Iritzi desberdineko pertsonak jarraituak , kontzentrazio-espurruetara eramanak edo fusilatuak izan ziren. Francok ia 40 urte gobernatu zituen, 1975. urte arte.
​
1970. urte arte zarzuelarekiko interesa ez zen piztu. Urte honetan bai egilearen, bai argudioaren informazioa zuten zarzuelako diskak gabratu ziren eta ekimen honi esker zarzuela berpiztu zen.
​
Gaur egun, kultura-programazioetan zarzuela-emanaldiak aurkitzea ohikoa da. Hauetako batera bertaratzea gomendatzen zaituztet, bizitzan behin behintzat!
​
Zarzuela ikusten den baino gehiago da; portura iristeko eskifai guztiak behar dituen itsasontzi erraldoia. Zeintzuk dira eskifaiakoak? Koreografoak, musikariak, estilistak, aktoreak, eszenografoak...
Zuei gabe, PUBLIKO GORENA, hori guztia ezinbeskoa izango litzateke.