top of page
Zer materialez eginda dago, eta zenbat zulo ditu?
Normalean txistua zurezkoa da, baina plastikozkoak eta metalezkoak (poxpolinak) ere erabiltzen dira.
Afrikatik ekarritako "ebano" zura erabiltzen da txistua egiteko, eta hortik datorkio hain bereizgarria duen kolore beltza. Hala ere, txistu zahar askok kolore horia dute, lehen ezpela-zuraz egiten baitziren.
Hiru zulo ditu behealdean: bi aurrealdean eta bakarra atzealdean.
Zertarako dira metalezko eraztunak?
Zurezko tutu zilindrikoa babesteko, hau da, txistuaren tutua babesteko metalezko eraztun batzuk ditu. Ahoa eta mihi-bisela ere metalezkoak dira. Beheko muturrean metalezko eraztun bat dauka, hatz nagia sartzeko eta txistuari eusteko balio duena.
Iturria: hiru.com
bottom of page