top of page

Webquest honetan txistuaren historia zein ezaugarriak ezagutuko dituzue. Horretarako, ikerketa-lan bat egingo duzue eta jasotako informazio guztiarekin aurkezpen digital bat sortuko duzue. 

Nola egingo dugu? 

 

txistu.gif

Diapositiba bakoitzean zer jarri behar dugu?

 

  1. Lanaren izenburua eta zuen izenak (izenen tamaina izenburuaren baino txikiagoa izan behar du).

  2. Galdera honen erantzuna: "ZEIN DA TXISTUAREN AZTARNA?" Galdera ez duzue idatzi behar, erantzuna bakarrik baita aztarna horren ARGAZKI BAT.

  3. Galdera hauen erantzuna: "ZE MATERIALAZ EGINDA DAGO?", "ZERTARAKO BALIO DUTE METALEZKO ERAZTUNAK?"

  4. Beste hiru zuloko txirulen LAU ARGAZKIAK ETA IZENAK.

  5. Galdera honen erantzuna: "ZEIN IZAN DA BERE ERABILERA HISTORIAN ZEHAR?". Bilatu youtuben  txistuaren bideo bat eta diapositiban txertatu.

bottom of page