
HARI-INSTRUMENTUAK
Nola egingo dugu?
- 
Binaka jarriko zarete.
 - 
Irakasleak banatuko ditu bikote bakoitzak ikertu beharko dituen puntuak. Hauek aukerak dira: hari igurtzia, hari kolpekatua, hari pultsatua eta, azkena, gitarra. Beherago aurkitzen dira ikertu beharko dituzuen puntuak.
 

Hari-instrumentu motak (igurtzia, kolpekatua eta pultsatua)
​
- 
Soinua nola sortzen da? Azalpena eman.
 - 
Talde bakoitzean dauden instrumentuen IZENAK, bakoitzaren AZALPEN labur bat eta IRUDIAK ipini behar dira.
 - 
Nola jotzen dira? jakiteko izenen gainean klikatu eta ondoren azalpen labur bat eman.
 - 
Intrumentu baten entzunaldia aukeratu: izenburua idatzi eta musika horren aukeraketaren zergaitia.
 

Gitarra​
- 
Gitarraren elementu gehigarriak: IRUDIAK txertatu.
 - 
Atalak: marrazki bat egin eta atalak aipatu.
 - 
Historia
 - 
Gitarra-motak: 4 aukeratu eta txertatu IRUDIAK.
 - 
Gitarra-jotzaile famatu baten biografia laburra. BIDEO bat txertatu.
 

Web-orrialdea
Lan honetan jasotako informazio guztia WIX plataforman txertatuko duzue web-orrialde bat sortuz. Plataforma hori erabiltzeko prozesua baliabideen atalean dago.
Hemen sakatuz gero, WIX horretara joango zarete.