Nongoa zen?
Afrikan, Zanzibarren, irailaren 5an jaio zen, gaur egungo Tanzanian. Bere jatorrizko izena Farrokh Bulsara zen.
Parsi erlijioa
Haren gurasoak jatorriz persak ziren, eta parsi erlijioa praktikatzen zuten. Kuriositate bezala, parsiek haien hildakoak dorre-isiletan ehortzen (lurperatzen) dituzte. Haien ustetan, lurra, ura eta sua elementu sakratuak dira, eta hildakoek ezin dituzte horiek profanatu. Horregatik, hildakoen gorputzak putreak jan ditzaten uzten dute.
Lehenengo musika-ikasketak
Zortzi urte zituela Indian dagoen Bombay hiriko barnetegi batera bidali zuten. Hiri horretan munduko parsi-komunitate handiena aurkitzen da, eta haren gurasoek hezkuntzarik onena eskeini nahi zioten.
Barnetegi horretan Freddie deitzen hasi ziren.
Haren irakasleak musikarekiko zuen gaitasunaz ohartu ziren, eta denbora pasa ahala piano-jole oso ona bihurtu zen.
QEEN musika-taldea
17 urtekin iraultza baten ondorioz familia guztia Zanzibar utzi behar izan zuen, eta Ingalaterrara bizitzera joan ziren.
Bere ikasketak bukatu zituenean musika-banda desberdinetan jotzen hasi zen, eta horietako batean Brian May (gitarra) eta Robert Taylor (bateria) ezagutu zituen. Horiekin batera QUEEN banda sortu zuten. Aurrerago John Deacon (baxua) gehitu zitzaien.
Freddie Mercury
Farrokh Bulsara abizenaz aldatu zen kanta honi esker: “My Fairy King”. Bertan bere ama izendatzen du.
Abesten zuenean tenorearen erregistroa erabiltzen zuen; hala eta guztiz ere, eztarrian noduluak zituen hori ez zuelako batere zaintzen.
Pianoa jotzeaz gain, gitarra ere jotzen zuen. Bi instrumentu horiek oso erabiliak izan dira haren konposizioetan berari lotutako bi instrumentu izan direlako.