AHOTSAREKIN
Kanta ezagutzeko eta ikasteko
AHOTSA GABE
Ikasterakoan animatu bakarrik abestera
Hau da erabiliko
dugun bertsioa!!
Euskararen egunerako proposamena dugu eskola komunitatearentzat: “Mendian gora haritza” abestia guztion artean kantantu eta bideo muntaia egitea.
Horrela, abenduaren 3an, arratsaldeko 16:15etan LH 3-4-5 eta 6ko ikasle, irakasle eta gurasoak elkartuko gara, ikastolan bertan, euskararen alde abesteko. Komunitate osoa, bateratua, euskararen erabilera sustatzeko ekimenean elkartuko gara.
Webgune honetan abestia aurkituko duzu, ikasteko lagungarri izango delakoan.
Animatu eta parte hartu! GORA EUSKARA!!
​
Mendian gora haritza,
ahuntzak haizean dabiltza,
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.
Kantatu nahi dut bizitza,
usteltzen ez bazait hitza,
mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banintza. (BIS)
​
​
Euskal Herriko tristura,
soineko beltzen joskura,
txori negartiz bete da eta
umorez ustu da.
Emaidazue freskura,
ura eskutik eskura,
izarren salda urdina edanda
bizi naiz gustura. (BIS)
Euskal Herriko poeta,
kanposantuko tronpeta,
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari kolpeka.
​
Argitu ezak kopeta,
penak euretzat gordeta,
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta! (BIS)
Mundua ez da beti jai,
inoiz tristea ere bai,
baina badira mila motibo
kantatzeko alai.
​
Bestela datozen penai
ez diet surik bota nahi,
ni hiltzen naizen gauean behintzat
egizue lo lasai. (BIS)