top of page
AGATE DEUNA
Santa Ageda eta emakumea.
Emakumeari oso lotuta egon den irudia izan da Ageda. Alde batetik; bere borreroek bularra ebakitzeak, bularreko gaixotasunen zaindari bihurtu zuen Ageda; eta bestetik, haurdun zeuden emakumeen zaindaria ere izan zen. Horregatik garai batean Santa Ageda bezperan kanpaiak jotzen zituzten. Kanpai jotzeak emakumeei erditze on bat opa izaten zien.
Aipatzekoa da ere, garai batean, emakumeek ez zutela etxetik aparte bizitza sozialik egiten. Bazeuden egun berezi batzuk kalera etor zitezen, eta Santa Ageda egun horietako bat zen.
Zergatik errondetan linterna bat eramaten da?
XII. eta XIV. mende bitarteko etxeak egurrezkoak ziren eta, beraz, erraz erretzen ziren. Santa Ageda suaren aurkako zaindaria zen eta bere egun bezperan kandelak eta argizariak pizten zituzten gure aurrekoek su hori etxean gerta ez zedin. Agian hortik dator errondetan eramaten den linternaren arrazoia. Konturatu bagara ere, ilustrazio askotan argigailu hori agertzen da.
Nondik dator eskean ibiltzeko ohitura?
Santa Ageda eguna neska-mutilen arteko festa izaten zen ere garai batean. Egun hori aukeratzen zuten bikote askok elkarren arteko deklarazioak egiteko.
Gazteek eskean janariak jasotzen zituzten: lukainkak, arrautzak...
Neskek afaritara piper opilak, intxaurrak eta gisakoak eramaten zituzten eta gero afaria ospatzen zen.
Zergatik jotzen dugu lurra makil batekin?
Gure tradizioak kristautasunari oso latutak dauden arren, hori iritsi aurretik bazeuden erritu batzuk Euskal Herrian ospatzen zirenak. Garai hartako jendeak negu gorrian bete-betean sartutak zeudenean argitasunaren itzulera bilatzen zuen eta lurra esnatu nahian makilakin kolpatzen omen zuten iluntasunaren garaiari bukaera emateko gogoz.
bottom of page