top of page

Gaua sorginduta dago
hartza bihurtu da mando,
errekako ura ardo,
umeak berriz ehun-zango...
Ze arraro!
Ohitura bitxia
Guganaino iritsia
Goazen sorginen artera
Piztu dezagun batera
Gaur gaueko su bizia!
Hor dator Eguzki,
eguna luzatuz aski
ta izan dadin pizgarri
gaitz guztien sendagarri
gorputza ihintzaz busti!
​
Jarri gaitezen larrean
Su biziaren aurrean
Ona sartu barrenean
Eta gaiztoa erre han
Dantzatu akelarrean!
​
Ohitura bitxia....
Hor dator Eguzki...

Letra: Izarne Zelaia
TUTORIALA ISPILU MODUAN
MANTSO MANTSO

ARINAGO

bottom of page