top of page

MUSIKA ARLOAN:

1. Proiketuaren aurkezpena:
MITOEN SINFONIA zeini eskainita dagoen, zertan datzan, bere egitura nolakoa den, zenbat mugimendu dituen eta zeintzuk diren parte hartzen dituzten musika tresnak ezagutuko dituzte.

 
2. Sinfoniaren egitura ezagutu ondoren, lehenengo mugimenduaren doinua, «Eskaintza», abestuko dute. On Joxe Miel Barandiaraneri eskainita dago.

3.Joxe Miel Barandiaranek bildu zituen kondairak ezagutuko dituzte. Mitoen Sinfoniaren parte dira. Kondaira bakoitzatik bi bideo daude, batean kondaira bera eta bestean marrazketa lantzeko proposamena (azken hau plasitak egiteko). Kondairak ezagutu ondoren, hurrengo galderak talde handian erantzungo dituzte:

  • Hauetako kondairaren bat ezagutzen al zenuen?

  • Ezagutzen bazenuen, non entzun zenuen?

  • Hiruetatik, zein gustatu zaizu gehien?

  • Musikak kondairak hobeto sentitzen lagundu dizu?

  • Zer sentsazio edo sentimendu sortu zaizkizu?

4. Mitoen Sinfoniaren hiru kondaira eszenaratuko dituzte taldeka (launaka ala bostnaka). Talde bakoitzak kondaira bat (errepikatuko dira.) Dramatizazioaren pertsonaiak hurrengoak izango dira:

LAMIA: narratzaile bat, lamia, gaztea eta musikaria (plakazko tresnetan joko du ostinato bat). 

TORTO: narratzaile bat, Torto, bi anai eta musikariak

MATEO TXISTU: narratzaile bat, Mateo Txistu, erbia-txakurra eta musikaria
 

PLASTIKA ARLOAN:

1. Musikan kondairak ezagutu ondoren bakoitzako protagonista marraztuko dute bideo
hauek jarraituz:

 

2. Launaka, dokumentu honetan dagoena
burutu beharko dute eta jarduerak zein
ardurak banatuko dituzte ere. 



3. Dokumentuko jarduerak egin ondoren, moztu behar dira,
baita 1. jardueran egin dituzten marrazkiak.

Dena moztuta dagoenean  
LAPBOOK diseinatzen hasiko dira.
Elementuak kokatzeko eskema hau jarraituko dute.

bottom of page