top of page

MAITEAK GALDEGIN ZAUTAN

Osoa

Play Back

Maitiak galde egin zautan

polita nintzanez. (bis)
Polit, polit nintzela, baina

larrua beltz, larrua beltz.

Maitiak galde egin zautan

premu nintzanez. (bis)
Premu, premu nintzela, baina

etxerik ez, etxerik ez.

Maitiak galde egin zautan

poltsa ba nuenez. (bis)
Poltsa, poltsa ba nuela, baina

dirurik ez, dirurik ez.

Maitiak galde egin zautan

lana ba nuenez. (bis)
Lana, lana ba nuela, baina

gogorik ez, gogorik ez.

Gaixoa, hil behar dugu guk

biok gosez. (bis)
Gosez, gosez hil behar, baina

elkar maitez! elkar maitez!

bottom of page