Musika-lan honen konpositorea, Modest Mussorgsky, Errusian jaio zen 1839an.
Obra musikal honek oso historia bitxia dauka. Mussorgskyk lagun on-on bat zeukan Viktor Hartmann izenekoa. Viktor artista bat zen: arkitektoa, eskultorea eta margolari oso ona. Askotan elkarrekin egoten ziren arteari buruz hitz egiten, eta arratsalde batean elkarrekin zeudela, Viktor gaizki sentitzen hasi zen.
Mussorgskyk egoera horri garrantzia kentzeko asmoarekin esan zion Viktorreri laister pasatuko zitzaiola eta elkarrizketarekin jarraitu zuten.
Badakizue zer gertatu zen hurrengo egunean?
Viktor Hartmann hilda agertu zela... Mussorgskyk barrutik lehertu zuen. Bere buruari heriotza horren errua leporatu zion eta depresio batean erori zen. Viktor 39 urte zituen bakarrik.
Denborarekin ulertu zuen errua ez zela berea izan eta sentsazio hori gainditzeko asmoz musika bat sortu zuen Viktorren omenez.
Bere lagunaren 10 koadro aukeratu zituen eta horietako bakoitzak musikaren bidez irudikatu zuen. Musikalan honi "Erakusketa bateko margolanak" deitu zion.
Koadroak irudikatzeaz gain, erkusketa horren barruko ibilbidea ere irudikatu zuen.