top of page
BALOREAK
Kalera atera ta plazan naiz
lagunen esperoan,
bostekoa eman ta indartsu sentitzen naiz
Luna agertu zaidan momentuan.
Bakarrik ikusi dut mutil bat
berria omen da herrian.
Enuke nahi nik leku berri batean
adiskiderik izan gabe bizi.
Uoooooooo
Batera indartsuago gara,
arazorik baduzu zatoz gurekin
denok izango gara Baloreak. (BIS)
Irribarre handi hau zuena da,
mila esker benetan.
Sor dezagun ba mundu berri bat hemen
denontzat lekua izango duena.
Utz ditzagun gailuak etxean
ta eraiki txabola bat.
Ametsen jaioterria izango da ta
zu ere ongi etorria izango zara.
Uoooooooo
Batera indartsuago… (BIS)
1, 2, 1, 2, 3, 4!
Uooooooo... (BIS)
bottom of page