top of page

Hildegard von Bingen

Hallo lieben kinder!

Hildegar naiz eta Alemanian jaio nintzen 1098. urtean. Familia alemaniar baten hamargarren seme-alaba izan nintzen. Garai horretan, hamagarren seme-alaba elizari entregatzen zitzaion "diezmo" moduan. Horrek esan nahi du 8 urte nituela nire familia utzi behar izan nuela, eta eliza nire familia berria bihurtu zen.

Txikitatik irudipenak izan nituen, eta horiek nire bizitza guztian zehar luzatu ziren. Beti pentsatu dut irudipen horiek jainkotiarrak zirela eta jainkoarekin harremantzen nindutela. 

Moja sartu nintzen, eta 38 urte nituela komentuaren abadesa izendatu ninduten; oso kargu inportantea zen! Abadesa nintzela, nire kargu zeuden mojekin monastegi propio bat sortu nuen. Gizonezko monastegitik banatu egin ginen eta historiako emakumezko lehenengo monastegi autonomoa bihurtu ginen!

42 urtekin txikitatik izandako irudipenak idazten hasi nintzen eta liburu horiek oso ospetsuak bihurtu ziren Europa osoan.

Ai, ai, ai... asko enrroiatzen ari naiz... hemen nago musikaria naizelako, ezta? kontatuko dizuet zein izan zen nire harremana musikarekin:

Ez nituen musika ikasketarik baina entzumen oso-oso ona nuen, eta kantu gregoriarren doinuak belarriz ikasi nituen. Kantua otoitz egiteko modurik onena zela uste nuen, beraz, musika-lan asko idatzi nituen.

Nik asmatutako kantak ez nekizkien idazten, horretaz kopistak arduratzen ziren; lan hori Scriptoriumen egiten zuten.

Konbentzituta nengoen musikak bihotzeko emozioak sendatzen zituela, kantuaren eta praktika instrumentalaren bidez gure adimena, bihotza eta gorputza bat egiten dutelako. Horregatik esaten dute musikoterapiako lehenengo saiakerak neriak izan zirela!

Musika-lanarik ospetsuenetako bat: Canticles of Ecstsy

Jaioterria: ALEMANIA

Jaiotze data: 1098. urtean

Garai historikoa: ERDI AROA

FITXA OSATZEKO

bottom of page