top of page

AITORREN HIZKUNTZA ZAHARRA

Aitorren hizkuntz zaharra
nahi degu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zainetan
odolik badegu
euskaldunak euskaraz
hitz egin behar degu.

Zein hizkuntza ederra
euskera guria
inun ez det aurkitzen
beste bat hobia
usai goxondun hizkuntz
txukun ta argia,
biraorikan ez duan
hizketa garbia.

Gora euskara maitea

zoragarriena

euskalduen artean

maitagarriena.

Munduan sortu zanik

hikuntzik zaharrena,

gora ta gora euskaldunak

eta gure euskara.

Play Back

Gitarrarako

bottom of page