top of page

Proiektu hau Euskal Txokoa deitzen da. Bertan, eskolako maila bakoitzak euskal kanta bat landu behar du hiru saiotan zehar; laugarrenean, grabazioa egiten da eta eskolako irratitik zabaltzen da.

Metodologiari dagokionez, letratik ulertzen ez dena azaltzen da, prosodia lantzen dugu eta ahots-lanketa egiten dugu (erlaxazioa, arnasketa eta bokalizazioak).

Irudietan klikatuz gero, maila bakoitzari dagokion kantaren bideoa, letra eta karaokea topatuko ditugu.

Erabili diren audioak (abesti osoa eta karaoke bertsioa) Oskorriren "Pub ibiltaria"-tik aterata daude.

Bideo-karaokeak Gabi de la Maza eta Antton Jauregi sortutakoak dira.

bottom of page